Jose Maria Goenaga
Jose Maria Goenaga | |
---|---|
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ordizia, 1976ko irailaren 9a (48 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria eta gidoilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Jose Maria Goenaga Balerdi (Ordizia, Gipuzkoa, 1976ko irailaren 9a) zinemagilea da, zuzendari eta gidoigile aritua.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enpresa Zientziak ikasi zituen Manchesterren eta Donostian. Ikasketa horiek bukatutakoan, Errealizazio ikastaro bat egin zuen Urnietako Sarobe Aretoan.[1] 2001ean, Moriarti ekoiztetxea sortu zuen beste lau lagunekin: Xabier Berzosarekin, Jorge Gilekin, Aitor Arregirekin eta Jon Garañorekin batera, hain zuzen ere. Zuzendutako film laburrez gain, (tartean, Tercero B eta Sintonía, guztira ia 140 sari bildu dituztenak), elkarlanean idatzi eta zuzendu ditu Supertramps animaziozko film luzea (2005ean Goya Sarietarako izendatua), Lucio dokumentala (Donostiako Zinemaldian aurkeztua eta 2007an Goyetarako izendatua), 80 egunean film luzea (hainbat sari jaso duena) eta Loreak, Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean historia guztian hautatutako bigarren euskarazko film luzea.[2] Azken bi film horiek Jon Garañorekin batera egin ditu.
2017. urtean aurkeztutako Handia filmean, gidoilari lanak egin zituen. Film horrek Goya sarietarako 13 izendapen izan zituen, eta sari horietatik 10 irabazi zituen: errebelazio aktore onenarena (Eneko Sagardoy), mozorroen diseinu onenarena (Saioa Lara), muntaiarik onenarena (Laurent Dufreche eta Raúl López), produkzioaren kudeaketa onenarena (Ander Sistiaga), norabide artistiko onenarena (Mikel Serrana), zinematografia onenarena (Javier Aguirre Erauso), makillaje eta ile apaindegi onenarena (Ainhoa Eskisabel, Olga Cruz, Gorka Aguirre), efektu berezirik onenena (Jon Serrano, David Heras), gidoi original onenarena (Aitor Arregi, Carlos Andoni, Jon Garaño, José Mari Goenaga) eta jatorrizko musika onenarena (Pascal Gaigne).
Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Compartiendo Glenda (laburra / 2000)
- Tercero B (laburra / 2002)
- Supertramps (2004)
- Sintonía (laburra / 2005)
- Lucio (dok. / 2007)
- 80 egunean (luzea / 2010)
- Loreak (luzea / 2014)
- La trinchera infinita (2019)